Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

'Oporrak bakean' programa, Saharako umeak etxean hartzeko

IRAOLA

ZALDIBIA.

Sábado, 13 de abril 2019, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurrekoetan bezalaxe, martxan ipinia da 'Oporrak bakean' programa, udan Saharako umeak etxean hartzeko, lema honen pean: 'Orain bi familia, bata Saharan eta bestea Euskal Herrian'. 10 urtetik 12ra bitarteko ume errefuxiatuak dira, udako bi hilabete familia euskaldun batean edo udalekuetan pasatzera datozenak.

«Programa honen bitartez, haur sahararrek egokiera izango dute uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzeko, inspekzio medikoak eta dieta orekatua hartzeko; bestetik, familia euskaldunentzat ere aukera ona da Saharari lagundu eta beste kultura batekin erlazionatzeko», adierazi dute antolatzaileek.

Jakina, programak arrakasta izen dezan, etxean hartuko dituzten familiak behar dira. Beraz, proiektu horretan parte hartu nahi duenak hilaren 15a baino lehen adierazi beha da. Eta web-gune honetan aurkituko du informazio gehiago: www.oporrakbakean.eus.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios