«Ongi etorriak»

Haur sahariarrak, harrera ekitaldian. /  NUÑEZ
Haur sahariarrak, harrera ekitaldian. / NUÑEZ

Uda Tolosaldeko familiekin igaroko duten haurrei ongietorria eman zitzaien

NUÑEZ ANOETA.

Uztaila eta abuztua Tolosaldeko hainbat familiekin igaroko duten haurrei ongietorria eman zitzaien atzo Anoetan ekitaldi berezi batekin. Gehienbat Oporrak Bakean programaren baitan etorri diren neska-mutil sahararrak dira, baina baita Errusiako eta Bielorrusiako bi neskatxa ere.

Udalekuetan parte hartzen ari diren haurrek ireki zieten bidea haurrei udaletxeraino, eta bertan Agurra dantzatu zieten. Ondoren, arabieraz jaso zuten ongietorria eta Peio Estanga Anoetako alkateak beren egoera era etorreraren helburua gogoratu zuen. «Gatazkatik kanpo egoteaz gain, haurrak basarmortutik datoz eta hilabete hauetan han egiten duen berotik kanpo egoteko ere badatoz», azaldu zuen. Ondoren, haurretako batek hartu zuen hitza eta denen izenean eskerrak eman zituen hona etortzea posible egiten duten udalei, elkarteei eta herritarrei, baita urtean zehar kanpamentuetara laguntza bidaltzen dutenei.

Amaieran, Anoetako haurrek domina bana oparitu zieten uda hemen igaroko dutenei. Ekitaldian Porrotx pailazoa zen parte hartzekoa baina gaixotu eta ezin izan zuen atzo Anoetan egon. Horregatik, haurrek zein helduek sudur gorriak jantzi zituzten eta berari bidaltzeko argazkia atera zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos