Borrar

Tolosa Goierri

'Ombuaren itzala' filma aurkeztuko du bihar Patxi Bisquert zuzendariak

A. N.

ANOETA.

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:24

Pedro Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren historia kontatzen duen 'Ombuaren itzala' filmea aurkeztuko da bihar ostirala Mikelasagasti auditorioan. Proiekzioa 18:30ean hasiko da eta 5 euroko sarrera izango du.

Auzolanean ekoitzitako proiektua da luzemetraia. Patxi Bisquert zuzendariak parte hartuko du aurkezpenean. Filmean Joseba Usabiaga aktoreak ematen dio bizia Otañori.

Senidetze ekitaldia

Saharar Errefuxiatu Kanpamenduetako Echraifia (Tindouf, Aljeria) herriarekin senidetu zen Anoeta lehengo urtean eta senidetzea formalizatzeko ekitaldia egingo da larunbat honetan udaletxean, 18:30ean.

Harrera instituzionalaren ondoren, plazan haima bat egongo da herritarrei beraien bizimodua ezagutzera emateko. Bertan, te sahararra dastatu ahal izango da eta hennarekin irudiak egingo dituzte. Gainera, informazio gunea ere egongo da arratsaldean eta musika sahararra entzun ahal izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ombuaren itzala' filma aurkeztuko du bihar Patxi Bisquert zuzendariak