Olentzero eta Mari Domingi San Gregorion

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Bihar, 18:30ean, aurten ere beren ikazkin lana alde batera utzi eta Atauna jaitsiko dira Olentzero eta Mari Domingi San Gregoriora, hain zuzen ere. Musikaz eta bertsoz alaituta, pozik hartuko dituzte Ataungo umeak eta beraiekin egonalditxo bat egingo dute. San Gregorion, Joxemiel Barandiaran museoaren inguruan egingo diote bertaratzen direnak ongi etorri Olentzero eta Mari Domingiri, ondoren plazara bideratuko direlarik, ekitaldia bertan burutuz.