Olentzero eta Mari Domingi etzi etorriko dira Usarrabira

I.A. ASTEASU.

Ekintzaz beteriko eguna izango da astelehena. Lehenik eta behin, Pello Errota ikastetxeko haur eta gaztetxoak kantuan arituko dira goizean Asteasuko kaleetan. Erronda bukatu ostean, gaztainak jateko aukera izango dute. Eguerdian, 12:00etan Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira astoaren laguntzarekin Usarrabi pilotalekura.

Haurrek eskutitzak emango dute eta Olentzero eta Mari Domingik, goxokiak eta abenduaren 26a, 17:00etan ikus-entzunezkoen aretoan antzerkia Didau taldearekin. 'Beldartxo Jatuna' lana eskainiko dute. 2-8 urte bitarteko haurrentzako antzerki ikuskizuna da. Basoan bizi diren bi lagun, Loretxu eta Bartolo, ipuin bila dabiltza beti eta oraingoan tximeleta eder batean bihurtzen den beldar txiki jatun baten istorioa kontatuko dute.