Oinkariko dantzariak Gazte Mailako Aurresku Txapelketan gaur

I.A. AMASA-VILLABONA.

Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiaren -Gipuzkoar erara- lehenengo edizioa antolatzen dute. Bertan Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen I. Gazte Mailako Aurresku Ligaxkan lehenengo 18 postuetan sailkatu diren dantzariak arituko dira.

Aurten 25. edizioa betetzen dituen Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu ZaharrenTxapelketaera berriturik dator, aldaketa nagusiak hauek direlarik. Izena: Txapelketa mistoa izatera pasatu denez Neskatxena edo Soinu Zahar txapelketatik Aurresku izena izatera pasa da; Txapelketa: Txapelketan Nagusia Errenterian eta Legazpin banaturik ospatuko da; Parte-hartzea: Aurresku ligaxkan D sailean lehiatu diren neska-mutil onenek dantzatuko dute (2004-2005 urteetan jaiotako dantzariak). Gaur, arratsaldeko 16:30ean, Latxartegi Aretoan ospatuko den Txapelketa Nagusi honetan dantzariek 'Ehun Dukat', 'Desafioa' eta 'Agurra' dantzak dantzatu behar dituzte.

Aurtengo I. Gazte Mailako Aurresku Ligaxkako D saileko irabazlea Gorka Duran(Amasa-Villabona) izan da. Sustraiak Dantza Taldeko Irantzu Perez txapelketa honetara sailkatzera lortu du, sail honetako ligaxkan Izaro Velasco ere aritu delarik.

Txapelketa Nagusiaren irabazleak Juan Maria Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu duen eskultura jasoko du. Gainera finalean parte hartuko duten dantzarien artean jantzirik egokiena ere sarituko da. Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaidez osaturik egongo da eta doinua Legazpiko Txistulari Taldearen eskutik joango da.

Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian lehiatuko diren dantzariak hauek dira: Markel Goenaga (Elgoibar), Maren Goya eta Gorka Duran (Amasa-Villabona). Besteak: Alba Gutierrez (Amasa-Villabona), Irantzu Perez (Legazpi), Idoia Urdangarin (Amasa-Villabona), Udane Altuna (Amasa-Villabona), Jone Gil (Elgoibar), Maria Ansa (Anoeta), Mattin Etxebeste (Oiartzun) Nahia Gonzalez(Amasa-Villabona), Aiara Altuna (Amasa-Villabona), Alaia Santano (Amasa-Villabona), Ibone Alvarez de Eulate (Lezo), Irati Madera (Amasa-Villabona), Naiet Jauregi (Amasa-Villabona), Andoni Zumeta (Larraul) eta Maren Galvez (Lezo).