Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Oilasko biltzaileak dantzan. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Oilasko biltzaileak eguneko protagonista

Oilasko biltzaileak eguneko protagonista

YARZA

ADUNA.

Domingo, 12 de agosto 2018, 01:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Haurren eguna izan zen atzokoa Andra Mari jaietan, eta lehen eguna izanik, Oilasko Jokoa ere izan zen txupinazoaren ondoren. Gazteak goizean goiz irten ziren baserriz-baserri oilasko bila. Jasotako guztiekin erakusketa egin zen plazan eta horien artean banatu zen II. Urrezko Ollaskua saria. Jai batzordeko kideek osatutako epaimahaiak aurkeztutako hamar oiloak eta oilarrak puntuatu zituen guztietan onena saritzeko. Era berean, goiz zein arratsalde puzgarri eta jokoak izan ziren plazan haurren eta gaztetxoen gozamenerako. Guztiek ederki pasa zuten joko ezberdinetan jolasean. Haurrek bazkaria izan zuten plazan guraso elkarteak prestatua. Bazkalondoren Eriz Magoaren emanaldian ederki pasa zuten, baita trukuetan parte hartu ere, puzgarrietara itzuli aurretik.

Gaur, egun guztian zehar Elutxa txarangak alaituko du giroa Adunako Kuadrillen egunean. 14:00etan kuadrilla guztiek elkarrekin bazkalduko dute frontoian eta 19:00etan jokoak antolatuko dira. Ohitura den bezala, 20:00etan afaltzeko ogitartekoak erosteko aukera izango da. Gainera, Mozorro Gaua izango da gaurkoa, munduko herrialdeak gaiarekin, 22:30etik aurrera Dj Txispitas-ek girotuko duena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios