Oilarraren jaitsierarekin hasi ziren atzo Santa Kruz jaiak

Alejo, Faustino, Maria Teresa, Garikoitz eta Jon bakailao trontzoak prestatzen. /  ARGAZKIAK YARZA
Alejo, Faustino, Maria Teresa, Garikoitz eta Jon bakailao trontzoak prestatzen. / ARGAZKIAK YARZA

YARZA OREXA.

Orexako herritarrek giro ederrean hasi zituzten atzo Santa Kruz jaiak. Eguerdian elizako kanpandorretik jaitsi zen oilarra. Igor eta Joxe Malkorrak, iloba-osabak, jaitsi zuten oilarra udaletxeko balkoiraino eta ondoren jaien hasierako suziria bota zuten. Amaitzeko, goxokiak bota zizkieten plazan elkartu ziren haurrei eta helduei. Ondoren, bakailao eta pizza lehiaketa antolatu zituzten elkartean. Gogoz saiatu ziren guztiak errezetak prestatzen, ondoren elkartean egin zen bazkarian dastatu zituztenak.

Gaur, arratsaldeko 16:00etan Orexako eta Lizartzako erraldoiak aterako dira kalejiran eta jarraian txokolate beroa banatuko da. 17:00etan Ituño magoaren emanaldia izango da. Ondoren, puzgarriak izango dira haurrentzat eta gazteentzat. Iluntzeko 21:00etan herri afaria izango da eta egunari amaiera emateko, erromeria Gabezin taldearekin eta DJ Bullen emanaldia.