
Tolosa Goierri
Oiangu pilota elkartea , Frantziako Paleta Tour txapelketanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Oiangu pilota elkartea , Frantziako Paleta Tour txapelketanJ. Z.
olaberria.
Viernes, 2 de mayo 2025, 20:07
Oiangu pilota elkartea ordezkatuz, lau pilotari olaberritarrek parte hartu dute Frantziako Pau hirian ospatutako Paleta Tour txapelketan, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Lehen aldiz elkarte moduan aritu dira bertan, aurreko edizioetan Gipuzkoako ordezkari gisa lehiatu ondoren.
16 urtez azpikoen mailan lehiatu diren Oinatz Aranburu, Aritz Maiora eta Josu Soberonek hiru domina eskuratu dituzte: zilarrezko bat eta bi brontzezko, Jambon, Classic eta Quinielas Cup izeneko txapelketetan. Hirukote honek esperientzia zabala du nazioarteko lehiaketetan, eta aurreko urteetan ere domina ugari irabazi dituzte Pauko hitzorduan, horien artean urrez-koak ere bai.
Bestalde, Aratz Arrieta izan da lehen aldiz txapelketa honetan parte hartu duen pilotaria. 12 urtez azpikoen mailan aritu da, eta bere estreinaldia borobiltzea lortu du, taldeka jokatzen den Jambon txapelketan brontzezko domina irabazita, esperientzia ederrarekin itzuliz. Oiangu pilota elkartearen hazkunde eta etorkizun oparoa islatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.