Ohorezko kadete eta infantilek gaur Hariztin jokatuko dute

Talde infantilak Ordiziaren aurka jokatuko du gaur arratsaldean Harizti Haundin. /  A.A.
Talde infantilak Ordiziaren aurka jokatuko du gaur arratsaldean Harizti Haundin. / A.A.

Erregional taldeko jokalariak Ordizian arituko dira bihar arratsaldeko 18:30ean

A.A. LAZKAO.

Asteburu honetan, Lazkaon, Ohoreko kadetearen eta ohorezko infantilaren partidak ikusteko aukera izango da gaur bertan eta bigarren urteko errendimenduko alebinen taldearena bihar; gainontzeko futbol talde lazkaotarrek kanpoan jokatuko dute oraingoan.

Eguerdiko 12:30ean, kadete mailako taldeak lehiatuko du asteburuko lehen partida Harizti Haundin, Ordiziarren aurka, eta arratsaldean, 16:00etan, talde infantilak jokatuko du Aretxabaleta izango duelarik aurkari.

Bihar, igandearekin, lazkaotarren eta mutrikuarren arteko norgehiagoka lehiatuko da futbol zelai lazkaotarrean, 12:00ean.

Jubenil Bk, Idiazabalen

Erregionalak Ordizian jokatuko du (bihar, 18:30ean), Jubenil Bk Idiazabalen (gaur, 18:00etan), lehen mailako kadeteak ere Arizkorretan (gaur, 10:00etan), infantil txikiak Irunen (gaur, 11:30ean) eta bigarren urteko partehartzeko alebinak Seguran (bihar, 9:00etan).