Ohiko bilkura ospatuko du gaur Udalak

YARZAABALTZISKETA.

Abaltzisketako Udalbatzak gaur egingo du bere bigarren plenoa, 20:00etan. Bertan, ondorengo gaiak landuko dira: 2019 ekainaren 15eko Bilkurako akta onartzea, hala balegokio; 2019ko lehenengo seihileko zabor errolda onartzea, hala balegokio; Sasiain barrenako baserriko jabeak tartekatu duen alegazioa eztabaidatzea eta dagokiona erabakitzea; Bertsozale 2019-2020 ikasturterako proposamena onartzea, hala balegokio; Malloan larrean dabilen ganaduaren aseguru proposamena onartzea, hala balegokio; 2019/01 kreditu aldaketa onartzea, hala balegokio; Ñañarriko behe solairuan egin behar diren lanak burutzeko lizitazio-deialdia arautuko duen baldintza plegua onartzea, hala balegokio, Ostatuaren kudeaketa arautuko duen baldintza pleguari onarpena ematea, hala balegokio; Tolosako arraunlarien eskaera, 0,5 euro/biztanleko laguntzaren inguruan dagokiona erabakitzea; eta Tolosaldeko emakumeen mozioa aztertu eta dagokiona erabaki.

Azkenik, galderak eta eskaerak egiteko aukera izango da.