Odol emateak, asteartean

DV

Datorren asteartean, hilak 16, Lazkaoko odol emaileek bere borondatea egiteko aukera izango dute. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30ak arte izango dute aukera kultur etxera hurbiltzeko. Oso garrantzitsua dela esan dute antolatzaileek eta lehen aldiz ematera ere animatu dute jendea.