
Gaintza
Norvegia eta Frantziatik iritsitako ikasleek Peribidea ezagutu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Gaintza
Norvegia eta Frantziatik iritsitako ikasleek Peribidea ezagutu duteAste honetan, Erasmus programaren baitan, Frantziatik (Lycée de Métiers Charles Alliés de Pézenas-tik) eta Norvegiatik (Mehlus Videregaende Soke-tik) 37 ikasle eta 6 irakasle etorri dira Ordiziara. Truke honen helburua kultura ezagutza sustatzea eta esperientzia berriak bizitzea da. Aste osoan zehar hainbat jarduera antolatu dira, eta horien artean nabarmenetarikoa Peribidearen ibilbidea izango da, Gain-tzatik Ordiziara oinez egiten den bidea.
Erasmus programak Ordizian jaso dituen ikasle eta irakasleek esperientzia bizitzen ari dira, bertako kulturaz eta ohiturez gozatzeko aukera izanik. Ikasleek, familiekin egonez, eguneroko bizimodua ezagutuko dute eta era berean, astean zehar mendi-ibilaldiak, euskal kirol tradizionalen erakustaldiak, merkatu bisitak, surf saioak eta aisialdirako jarduera ugari egiten ari dira. Jarduera horien artean, atzo Peribideaz eta honen inguruez goza-tzeko aukera izan zuten, bertako herrien historia eta ondarea ezagutuz.
Gaintza eta Ordizia lotzen dituen ibilbide historiko hau aspaldian erabiltzen zuten bertako biztanleek azokara joateko, eta urteetan zehar galtzen joan da. Arama, Altzaga, Ordizia eta Gaintzako udalek elkarlanean proiektu garrantzitsu bat abiatu dute, bide hau berreskuratu eta berriro erabilgarri jartzeko. Helburua, herri txikien eta hiriaren arteko oinezko lotura seguru eta atsegina eskaintzea da, lehengo ohiturak berreskuratuz eta ingurune natural eder batean paseatzeko aukera emanez.
Egitasmo hau Jakintza Ikastolako irakasle eta ikasleen laguntzarekin garatzen ari dira, eta Peribidearen berreskurapenak garrantzi handia du inguru honetako historian eta eguneroko bizimoduan. Urteetan galtzen joan diren oinezko bideek errepideak hartzea behartu dute askotan, eta horrek arrisku eta deserosotasunak ekarri dizkie erabiltzaileei. Orain, bide hau berriro martxan jarriz, aukera paregabea emango zaie bai bertako herritarrei bai bisitariei oinez egiteko ibilbide seguru eta erakargarri bat eskaintzeko.
Eguna Gaintzan hasi zuten, bertan, Jon Gorrotxategi udalerriko alkateak, Erasmus programako parte-hartzaileei ongietorria egin zien. Ondoren, ikasleek bideari ekin zioten eta Ordiziaraino jaitsi ziren, bertako udaletxean beste harrera bat jasotzeko. Ordiziara iritsitakoan, bertako merkatu tradizionala bisitatzeko aukera ere izan zuten, eskualdeko produktuak eta tokiko ekoizleak ezagutuz.
Erasmus programaren bidez, ikasleek beren mugak gainditu eta kultura ezberdinak ezagu-tzeko aukera izaten ari dira. Programak ez du soilik turismoa edo aisialdia sustatzen, baizik eta herrialdeen arteko harremanak eta elkarlana sendotzea bilatzen du. Parte-hartzaileek Goierriko bizimodua ezagutzeko aukera izan dute, eta, era berean, bertako gazteei ere kultura ezberdinetako pertsonekin harremanak egiteko aukera eskaini zaie.
Gaurko egunez, agur-afaria egingo da, eta bertan parte-hartzaile guztiek elkarrekin ospatuko dute Goierrin bizitako esperientzia. Bihar, Norvegiako eta Frantziako taldeek itzulera-bidaia egingo dute, baina, dudarik gabe, proiektua bultzatzeko oso baliagarria den esperientzia eramango dute haiekin
Erasmus programak eta Peribidea berreskuratzeko ekimenak Goierri inguruko herrietan proiektu garrantzitsua martxan jarri dute. Herri txikiek eta hiri handiek izan duten lotura historikoa berreskuratzeak aukera berriak eskaintzen dizkie bai bertako biztanleei bai kanpotik etortzen direnei. Azken finean, Erasmus aste hau kultur aniztasuna, historia, natura eta esperientzia berriak uztartzeko aukera paregabea izan da, bai parte-hartzaile eta antolatzaileentzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.