Niko Etxarten eta Robert Larrandabururen kontzertu jendetsua Larraulen

Etxartek eta Larrandaburuk emanaldia eskaini zuten elizan./
Etxartek eta Larrandaburuk emanaldia eskaini zuten elizan.

NÚÑEZ LARRAUL.

Larraulgo San Esteban eliza ikuslez bete zen Niko Etxartek eta Robert Larrandaburuk eskainitako emanaldian.

Garai ezberdinetako euskal kantak zein pastoraletako abestiak eskaini zituzten, besteak beste, 'Oihaneko zuhaitzetara', 'Boneta eta txapela', 'Pumba pa' edota 'Rodrigori'. Ikusleek ere gogoz parte hartu zuten, 'Pumba pa' abestian estribilloa kantatuz, zein 'Jaun Baruak' abesti ezagunean, eta txalo ugari eskaini zizkieten bi abeslariei.

 

Fotos

Vídeos