Neska jubenilen partida gomazko paletan Usarrabi frontoian bihar

I. A. ASTEASU.

Atzaparreko pilotariek hiru partida jokatuko dituzte asteburu honetan, Gipuzkoako Ezker hormako txapelketan. Bihar, gomazko paletan neska jubenilak 2. mailan eta hirugarren jardunaldian, B Multzoan, Atzapar 2 (E. Oegi-U. Aramburu) Hernani 1, Usarrabi frontoian, 17:00etan hasita. Bigarren jardunaldian, 30-28 irabazi zuten Ataungo pilotariek. Gaur, kanpoan, gomazko paletan neska jubenilak 2. mailan eta hirugarren jardunaldian, A Multzoan, Atzapar 1 (H. Usabiaga-E. Herrero) Hernani 2 aurka arituko dira Udaleko frontoian (Hernani), 11:00etan hasita. Eta, igandean, Eskuz binaka nagusiak 1. Maila eta bosgarren jardunaldian, A Multzoan, Atzapar (X. Urbieta eta J. Urruzola) Tolosa 2 aurka arituko dira, Usarrabi frontoian, 16:30ean. Laugarren jardunaldian, 22-13irabazi zuten Hernaniri.

 

Fotos

Vídeos