Borrar

Tolosa Goierri

Nerabeentzako ongizate emozionala tailerra emango dute maiatzean

A. N.

anoeta.

Martes, 15 de abril 2025, 20:00

Ongizate emozionalaren inguruko tailerra antolatu dute Anoetan Treba Nerabeak egitasmoaren baitan. Tailerra 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Maiatzaren 5ean emango dute gela balioanitzean 17:30etik 19:30era. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete, 688 761 343 telefono-zenbakira deituta edota gazteria@anoeta.eus helbidera idatzita.

Gaiaren inguruko oinarrizko tailerra izango da, Leire Urra eta Carol Palacio psikologoen eskutik. Helburu nagusia osasun mentaleko ohitura osasungarriak sustatzea da, faktore arriskutsuen prebentzioa eta babeserako faktoreen garapena bultzatuz.

Saio honetan kontzientzia emozionala garatuko dute, emozioen erabilgarritasunari buruz hausnartuz, emozioaren eta gorputzaren arteko lotura sustatuz eta adierazpenerako espacio seguru bat sustatuz. Horretarako, marrazki teknika artistikoetan oinarritutako dinamikak erabiliko dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nerabeentzako ongizate emozionala tailerra emango dute maiatzean