Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka, igandean Altzon

YARZA ALTZO.

Olentzerotan Jakinminez kultura egitaraua III. Azoka egunarekin hasiko da Altzon igandean, hilaren 9an. Goizeko 10:00etan irekiko da azoka eta, gainera, bazkalordura arte bertako nekazarien barazkiak eta fruituak, zein artisauen eskulanak, erosi ahal izango dira bertan.

Horrela, gozogintza, esnekiak, txerrikiak zein egur-taila, ukenduak edota sendabelarrak egongo dira postu ezberdinetan zehar. Azoka plazan egingo da, baina euria ari badu frontoira pasako da.

 

Fotos

Vídeos