Neguko egitarau zabala izango da Herri Antzokian

Serrulla zuzenean entzuteko aukera izango da otsailean. / DV
Serrulla zuzenean entzuteko aukera izango da otsailean. / DV

Olatz Salvador eta eMe taldearen kontzertua izango da gaur 22:30ean eta sarrerak salgai daude

NUÑEZ LEGORRETA.

Legorretako Herri Antzokiak prest dauka datozen hilabeteetarako egitaraua, mota guztietako ekitaldiekin. Gaur, ostiralean, Olatz Salvadorren eta eMe taldearen kontzertua izango da gaueko 22:30ean. Sarrerak kioskoan erosi ahal izango dira sei eurotan, eta kontzertuaren aurretik Herri An-tzokiko sarreran, zortzi eurotan.

Datorren hilean bi ekitaldi antolatu dira. Lehena, otsailaren 3an, 'Bakean dagoenari bakean utzi' bakarrizketa eskainiko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik. Otsailaren 24an, berriz, Nogen eta Serrulla taldeen kontzertua izango da. Kontzerturako sarrerak salgai daude jada Kioskoan, sei eurotan.

'Dantza' filma

Martxoaren 24an, igandean, 'Dan-tza' filma proiektatuko da Herri An-tzokian, eta sortzaileekin solasaldia egiteko aukera ere izango da ondoren. Apirilean, Irrintzi Alai taldeak urteroko emanaldia eskainiko du, hilaren 12an eta 13an.

Gainera, ostegunero zine-emanaldia izango da ohitura den bezala.