Neguko baratzea prestatzeko ikastaroa, bihar herri baratzeetan

NÚÑEZ LEGORRETA.

Kimubat elkartean baratzea negurako nola prestatu erakutsiko du bihar, astelehenean, emango duen ikastaroan. Ikastaroa herri baratzeetan izango da, doan, eta interesa duten herritar guztiei irekia egongo da. Arratsaldeko 17:30etik 19:00etara izango da ikastaroa, eta horren baitan udalak herri-baratzeen inguruan duen asmoa azalduko du. Udalak Gipuzkoak Baratze Parkeen Sarean sartu nahi du herri-baratzeen kudeaketa egokiagoa lortzeko.

Bestalde, 'Nola hitz egin drogen inguruan gure seme-alabei?' hitzaldia eskainiko da asteazkenean, 18:00etatik aurrera, udaletxean.

Ai Laket! elkarteko kideek eskainiko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos