Borrar
Naxara (erdian txapelarekin) eta Maixa (eskubian) Bergaran, podioan. DV

Tolosa Goierri

Naxara eta Maixa Odriozola, Espainiako Txapelketara

J. ZABALA

GOIERRI.

Lunes, 9 de junio 2025

Denboraldi borobila egiten ari dira Naxara Odriozola Lekuona (Beasain, 2009) eta Maixa Odriozola Aierbe (Ataun, 2009), Goierriko txirrindulari gazteak eta lehengusuak. Biak bigarren urteko kadeteak dira eta Zu-k/Limousin taldearekin lehiatzen dira. Azken hilabeteetan maila bikaina erakutsi dute proba ezberdinetan, eta joan den ekainaren 1ean Bergaran jokatutako Emakumezkoen Euskadiko Erlojupeko Txapelketan egindako lanak baieztatu du euren sasoi ona.

Naxara Odriozola beasaindarra izan zen lehena helmugaratzen Bergarako zirkuituan. Erritmo sendoa eta konstantea mantenduz, ez zuen ez Gipuzkoako ezta Euskadiko mailako aurkaririk izan, eta bi txapelketetan garaile izan zen. Bere errendimendua bikaina izan zen, txirrindulari sendo eta erregular baten erakusgarri.

Maixa Odriozola, bestalde, ez zen atzean geratu. Bere lehengusuak baino bost segundo geroago gurutzatu zuen helmuga, eta podioko hirugarren tokia eskuratu zuen.

Gipuzkoako sailkapenean bigarren izan zen, eta Euskadikoan, hirugarren. Bi postu horiek balio handikoak dira, eta azken hilabeteetako etengabeko lanaren eta progresioaren isla dira.

Bi txirrindulariek erakutsitako mailari esker, Euskadiko selekzioaren deialdia jaso dute. Hori horrela, datorren uztaileko lehen asteburuan, Tarazona de la Manchan (Albacete) jokatuko den Espainiako Txapelketan arituko dira, Estatuko onenekin batera. Bertan, erlojupeko proban berriro neurtuko dituzte indarrak, eta oraingoan ere aurrean izateko aukerak izango dituzte.

Txapelketarako prestaketa azken txanpan sartu da, eta Naxara zein Maixak ilusioz eta arduraz hartzen dute erronka berria. Euskadiko selekzioarekin Espainiako hitzordu nagusian parte hartzea ez da egunero lortzen den aukera eta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Naxara eta Maixa Odriozola, Espainiako Txapelketara

Naxara eta Maixa Odriozola, Espainiako Txapelketara