'Natura, gizakia eta artea' irudigileen topaketa antolatu da Alkizan

NÚÑEZ ALKIZA.

Alkizako kultura batzordeak irudigileen topaketa antolatu du datorren maiatzaren 26rako herrian. 'Natura, gizakia eta artea' izenburua izango du topaketa honek eta mota guztietako euskarrietan zein teknikekin lan egiten duten irudigileei dago zuzendua: margolariak, diseinatzaileak, grafitigileak, komikigileak, tatuatzaileak, eta abar.

Parte hartu nahi duten irudigileek kultura@alkiza.eus helbide elektronikora mezua bidali beharko dute beren datuekin. Antolakuntza jarriko da beraiekin kontaktuan informazio gehiagorako.

 

Fotos

Vídeos