Secciones
Servicios
Destacamos
NÚÑEZ
ALKIZA.
Miércoles, 14 de agosto 2019, 00:42
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Ur mara museoak Natura eta Arte Esperientzien tailerra antolatu du aurten ere Grap Hik! Jardunaldien baitan. Bost egunetan zehar natura arte-iturburu gisa ezagutu dute parte hartzaileek, batzuk arte munduarekin erlazioa dutenak eta beste batzuk afizioa besterik ez. Edizio honetan jatorri ezberdinetako ikasleak izan dira, bai eskualdekoak baita atzerrikoak, Frantziatik iritsitakoak, edota hemen bizi diren alemaniar eta hegoamerikarrak.
Besteak beste, papera egiten ikasi zuten. Espartzuzkoa egin zuten, baita eskuragarriagoa den artoarekin egindakoa. Honela, egunez-egun naturan aurki daitezkeen elementuekin beharrezko materialak osatzen ikasi zuten, paperetik hasi eta akuarela eta oleoa bezalako margoetara, koadernaketa eta inprimaketa teknikak egiteko oinarriak, baita pintzelak eta kola ere. Ur Maran, Koldobika Jauregiz gain, espezialitate guztietako profesionalak izan dituzte irakasle: Juan Barbe paper-egilea, Rafa Rifaterra eta Luis Barrios, besteen artean.
Parte hartzaile guztiak pozik agertu dira ikasitako guztiarekin, informazioz beterik itzuliko baitira etxera. Joan zen ostiralean, ikastaroko azken egunean, aste guztian ikasitakoa praktikan jartzen aritu ziren, grabatuak, serigrafiak edota kaligrafia egiteko pintzelak eginez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.