Narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera Aizkorri-Aratz parkean bihar

E. ALBIZU ZEGAMA.

Urteroko arrakasta ikusita, Aizkorri-Aratz Natura Parkean aurki daitezkeen narrasti eta anfibioak ezagutzeko aukera eskainiko du bihar Anduetza Parketxeak, Ander Izagirre aditu elgoibartarraren eskutik. Inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko du, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Jarduerari hasiera emateko, narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dira. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldian, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira; animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastraka besteak beste.

Adien guztientzako

Irteera hauek adin guztietako pertsonentzat daude pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak.

Irteerak hitzordua goizeko 10:00etan du Anduetza Parketxean eta jarduerak 5 euroko prezioa izango du.