Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu dute

I.A. ZIZURKIL.

Urriaren 21ean egingo da Nafarroa Oinez Altsasun. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu eta izen ematea irekita dago. Autobusean joateak 10 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak hauek dira: Villabonan Zubimusu ikastolan (zentroan) eta Zizurkilen udal bulegoetan. Autobusak 9:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Altsasun. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak : Zizurkil: 9:30, Oria paper-fabrikako geltokian Villabona: 9:35, Olaederra Kiroldegian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos