Asteasu
Muskerraren bideak bere txokoa du
Secciones
Servicios
Destacamos
Asteasu
Muskerraren bideak bere txokoa duMuskerraren Bidea ireki zenetik hamar urte beteko dira aurten. Urte hauetan guztietan milaka pertsona murgildu dira errealitate eta fikzioa uztartzen dituen munduan herriko parajeetan zehar. Ostiral honetan, bisitariei ongi-etorria emango dien harreragunea ireki zuten, literaturak, lurraldeak eta hizkuntzak bat egiten duten lekua. Muskerraren Bidea egitera datozenei landa bizitza eta euskal nortasuna gerturatuko dizkie, baina bertakoentzako ekintzak ere hartuko ditu, herritarren sormena sustatzeko gunea ere izan nahi baitu. «Gune honekin merezi duen omenaldia egin nahi diogu Bernardo Atxagari», aitortu zuen Maria Pilar Legarra Asteasuko alkateak.
Udaletxeko beheko solairuan kokatuta dago, garai batean eskola izan zen gelan. Espazio berriak Muskerraren bidea osatu eta aberastea du helburu. Horrela, panelen bidez ibilbidearen inguruko informazioa eskaintzen da. Horretaz gain, Bernardo Atxagaren bibliografia dago ikusgai, baita bere lan ibilbide osoa ere: liburuez gain, berak idatzi eta beste batzuk abestutako kantak jaso dira, eta, gainera, bere ahotsa grabatu da ibilbideko geldiune ezberdinetan.
Bere literaturan aipatzen dituen estra leku bat izateko ideia ere bada. «Estra leku bat da beste gauza batzuk eskaintzen dizun leku bat. Elizak eskulturaren, musikaren eta artearen berri izan genuen bezala», azaldu zuen. Atzokoan, harreragune berrian antolatu daitezkeen ekintzen ideia batzuk ere eman zituen. Bisitariak artatzeaz gain, sormena sustatzeko lekua ere izatea nahi du Asteasuko Udalak. «Ibilbidea osatzera dator. Egin den lana ondarre garrantzitsua izango da, eta etorkizuneko idazleak sortzeko balio izatea ere nahiko genuke», adierazi zuen Legarrak.
Tolosaldeko Turismo Jansangarriaren Planaren baitan kokatzen da Harreragunearen sorrera, eskualdeko eskaintza kultural turistikoa sortu eta hobetzeko egitasmoen artean. Lerro honetan, azken hilabetean beste bi proiektu ere aurkeztu dira, 'Kutsidazu bidea, Ixabel' ibilbidea eta Larraulgo ekomuseoaren digitalizazioa. Guztira 232.334,16 euroko aurrekontua izan dute hiru ekintzek eta % 100ean Europako Next Generation funtsen bidez finantziatu da.
«Hemengo gehienok gozatu dugu Bernardo Atxagaren literaturarekin. Literaturaren bidez, gure mundua ezagutzera emateko aukera paregabea da Harreragune hau», laburbildu zuen Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkateak eta Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak. «Ematen diezue aukera etortzen direnei fikzio mundu batera sartzekoa», azpimarratu zuen Jakes Agirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.