Tolosa Goierri
Musika kontzertua eta eskolako festa aste honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Musika kontzertua eta eskolako festa aste honetanAmaia Núñez
IKAZTEGIETA.
Sábado, 31 de mayo 2025, 21:18
Hilabete honetan hainbat ekitaldi egongo dira Ikaztegietan. Bihar astelehenarekin, musika tailerreko ikasleek kontzetua eskainiko dute, 18:00etan.
Ekitaldia udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango da ekitaldia, sarrera irekiarekin. Adin eta instrumentu ezberdinetako ikasleek ikasturtean zehar landutakoa erakutsiko dute, estilo ezberdinetako abestiak eskainiz.
Gainera, datorren larunbatean, ekainaren 7an, eskolako ikasturte amaierako festa ospatuko dute, eskola komunitateko kideek. Egun osoko egitaraua antolatu dute egun horretarako. Goizean, pilota partiduak jokatuko dituzte 11:30ean hasita eta, eguerditik aurrera, haurren herri-kirol saioa egongo da. Ondoren, haurren bazkaria izango da, helduenaren aurretik. Bazkalondoren, apar festa egongo da haur eta gaztetxoentzako eta, jarraian, guztientzako merienda banatuko da.
Hurrengo egunean, Eskola Txikien festa ospatuko da Ezkio-Itsason eta bertan izango dira Ikaztegietako eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak ere.
Bestalde, ekainaren 13an, ostiralarekin, 'Konpainia onak' filma ikusteko aukera egongo da, 18:30ean, Zinema ibiltaria ekimenaren baitan. Arratsaldean zirku tailerra ere egongo da. Ekainaren 20an, berriz, kiroldegiko aurreproiektua aurkeztuko zaie herritarrei 17:30ean.
San Juan bezpera ere ospatuko da usadioa jarraituz. Plazan afaltzeko aukera egongo da eta ondoren, sua piztu eta inguruan dantzatu ahal izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.