MUSIKA ASTE BIKAINA LAZKAON

MUSIKA ASTE BIKAINA LAZKAON

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, emanaldiz beteriko musika astea antolatu du Lazkao Txiki Musika eskolak, urtero moduan. Astelehenean hasi eta bost egunez, musika izan da protagonista, musika eskolako ikasle eta irakasleei esker. Urtero moduan, emanaldi ugari prestatu dituzte lazkoatarrei ikasturtean zehar ikasitako guztia aurkezteko eta musika eskolan egiten duten lana jendeari erakusteko.