Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Muñagorri Eskolak bere 25. urteurrena ospatuko du igande honetan

Goizeko hamarretan emango zaio hasiera ospakizunari, lehengo eta oraingo protagonistekin

LABAIEN

BERASTEGI.

Viernes, 10 de noviembre 2017, 00:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo zela dirudien arren, Muñagorri eskola joan-etorri eta gora-behera ugariren lekuko izan da dagoeneko. Ikasle, irakasle eta guraso desberdinen bizipenen lekuko izan da 25 urte luze hauetan, 1992ko azaroaren 12an inauguratua izan baitzen hain zuzen.

Urruti gelditu dira udaletxeko eraikina eskola-umeak hartua zuten garaia, batik bat irakaskuntza modu erosoagoan aurrera eramateko aukera eman du eraikin berriak. 130 bat ikasle daude gaur egun herriko eskolan, 2 urtetik 12 urte bitartekoak eta jarraipena Tolosako ikastetxean egiteko moduan izaten dira guztiek.

25 urte betetzen dituen egun berean ospatzeko asmotan dira eskolan, igande honetan. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera ospakizunari, lehengo eta oraingo protagonisten aurkezpenarekin. Ondoren, ate irekiak jardunaldia hasiko da eskolan: dantza, aurpegi-margoketa, eraikuntza eta pintxo tailerrak. Argazki zaharren erakusketa, photocall-a eta orientazio-jolasa.

Eguerdian Irati Saizarrek eratu duen 'J.A. Muñagorri eskolak 25 urte' ikus-entzunezkoa eskainiko da erabilera anitzeko gelan. Ondoren, herri bazkaria eta jolasak izango dira haur eta gurasoentzat. Arratsaldean egingo den txokolatada eta erromeriarekin emango zaio amaiera ospakizunari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios