Tolosa Goierri
Mugikorren estaldurarekin lotutako arazoak identifikatzeko laguntzaA. N.
amezketa.
Miércoles, 29 de enero 2025, 20:40
Azkenaldian eskualdeko hainbat herritan telefono mugikorren estaldurarekin arazoak egon omen dira eta horiei konponbidea emate aldera, herritarren laguntza eskatu du Amezketako Udalak. Herritarrak estaldurarekin arazoak izaten dituzten herriko eremuak jakinarazteko eskatu dute, arazoaren deskribapen labur batekin, ahal den heinean. Horretarako Udaletxera deitu beharko da, 943 653 189 telefono zenbakira.
Jasotako informazio guztia eskualde mailan gaiaren inguruan egingo den lanketa baterako erabiliko da. Horren helburua estaldurarekin detektatutako arazoak konpontzen saiatzea izango da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.