Borrar

Tolosa Goierri

Mugikorren erabileraren inguruko hainbat hitzaldi antolatu dituzte maiatzean

A. N.

lizartza.

Miércoles, 16 de abril 2025, 19:53

Altxa Burua Lizartzako taldeak mugikorren erabilerari buruzko hitzaldi sorta antolatu du Udalarekin, Guraso Elkartearekin eta Herri Eskolaren laguntzarekin. Gurasoei zein ikasleei zuzendutako saioak egongo dira. Hi-tzaldiak Telmo Lazkano irakasleak eta Maitane Ormazabal psikologoak emango dituzte, biak 'Nerabeen garrasia' liburuaren idazleak dira, eta mugikorren erabilpenaren inguruan adituak.

Hitzaldietara joan nahi duen orok izena eman beharko du aurrez. Horretarako, mezu bat bidali beharko dute 647 008 700 telefono zenbakira.

Helduentzako hitzaldiak Telmo Lazkanok eskainiko ditu, maiatzaren 7 eta 8an, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. Bestalde, Maitane Ormazabalek ikasleei zuzendutako saioak gidatuko ditu. Ekainaren 3an, LH 4tik 6ra bitartekoentzako hitzaldia izango da eskolan. Ekainaren 4an, DBH-ko ikasleentzako saioa aurkeztuko du Udal aretoan arratsaldeko 16:00etan.

Denda irekita

Era berean, Lizar denda irekita egongo da Aste Santuko datozen egunetan goizeko ordutegian. Gaurtik, ostegunetik, larunbatera eta astelehenean ere irekiko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mugikorren erabileraren inguruko hainbat hitzaldi antolatu dituzte maiatzean