Tolosa Goierri
Mugikorren auziaren inguruko hitzaldia eskainiko du Telmo Lazkanok gaurA. N.
anoeta.
Jueves, 5 de junio 2025, 20:19
'Mugikorren auzia' hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Telmo Lazkano irakasle eta adituak, Oinherri Herri Hezitzailea eta Altxa Burua Anoetak antolatuta. Hitzaldia Mikelasagasti auditorioan izango da, 15:00etan, sarrera irekiarekin.
Bertan, sare sozialak eta nerabeen neurologia ulertzeko azalpenak emango ditu Lazkanok, baita nola lortzen duten pantailei itsatsita mantentzea, empresa teknologikoek erabiltzen dituzten teknika teknologiko eta psikologikoak eta sare sozialen negozioak nola funtzionatzen duen. Gainera, erabilera goiztiar eta desegokiak maila kognitiboan, emozionalean eta mentalean izan ditzakeen ondorioak ere ezagutaraziko ditu.
Ikastolaren eguna
Anoetako Herri Ikastolak bere eguna ospatuko du igande honetan. Goizeko 9:00etan ibilaldi neurtua aterako da eta, 10:45ean egingo dute herriko plazatik ikastolaraino kalejira. Ikastolara iritsitakoan eskulanen erakusketa irekiko da eta Haur Hezkuntzako eta LH 1. eta 2. mailakoen emanaldiak egongo dira.
Bazkariaren aurretik, DBH4ko ikasleei agurra eta omenaldia egingo zaie, eta bazkalostean, sari banaketa, saskiaren zozketa eta denontzako jokoak egongo dira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.