Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Jentilen Etorreraren asteburuko edizioak aho bete hortz utzi zituen beste behin bertaratutako ikusleak. Andoni Aizpurua eta Eneko Amundarain

Ataun

Mitologiaren magia berpiztu zuten Ataunen

'Jentilen Etorrera' ikuskizunak 200 parte-hartzaile eta 1.500 ikusle bildu zituen euskal mitologiako izakiak eta herritarrak elkartuz

Astelehena, 27 urria 2025

Comenta

Euskal mitologiaren erdigune bihurtu zen larunbatean beste urte batez Ataun. 'Jentilen Etorrera' ospakizun berezia izan zen herrian, euskal sinesmen eta kondaira zaharretan oinarritutako ikuskizun ikusgarria, eta aurten ere jendetza bildu zuen herriko kale eta inguruetan: 1.500 ikusle inguru hurbildu ziren herrira, eta 200 lagun inguruk hartu zuten parte antolaketa, antzezpen eta desfile lanetan.

Ikuskizunak, 1981ean sortua, 40 urte baino gehiago daramatza euskal mitologia eta ahozko tradizioa bizirik mantentzen. Urtero bezala, aurten ere euskaraz osorik egin zen, eta galtzear diren esaera eta hitz zaharrek giro berezia eman zioten antzezpenari. 80-90 minutuko iraupena izan zuen emanaldiak, eta argi eta soinu hornidura berezi baten laguntzaz, ikusleek Jentil, Sorgin, Basajaun, Akerbeltz, Lamia eta beste hainbat pertsonaia mitologikoren istorioak gertutik jarraitu eta ezagutzeko aukera zabala izan zuten saioan zehar.

Aurtengo edizioan, bi pasarte edo legenda izan ziren ardatz, euskal mitologiako bi mundu kontrajarri erakutsiz: Jentilak eta Sorginak, mendi eta kobazuloetan bizi diren izakiak alde batetik; eta kristauak, ibar eta herrietan fede berria ekarri zuten gizakiak, bestetik. Bi zibilizazio horien arteko harremanak —batzuetan gatazkatsuak, beste batzuetan adiskidetsuak— ohol- tzaratu ziren Ataungo agertokian, ohitura eta sinesmen zaharren eta berrien arteko talka irudikatuz.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 'Jentilen Etorrera' ez da antzezpen soil bat, baizik eta euskal kultura eta mitologiaren transmisiorako tresna. «Gure aitona-amonek kontatzen zizkiguten ipuin eta kondairak gero eta gutxiagok ezagutzen dituzte gaur egun. Horregatik, gure helburua mundu miresgarri hori berriz bueltan ekartzea da, hauek gorde eta belaunaldi berriei zabaltzea», adierazi dute antolakuntzatik.

Ikuskizunak Joxemiel Barandiaran etnografo ospetsuak jaso zituen istorioetan du oinarria, eta haren lanari omenaldi modura ulertzen da. Barandiaranen lanari esker, euskaldunen mitoak —jentilak, sorginak, samartin txiki, torto, mikelats, lamia eta abar— ez dira galdu, eta Ataunek, beste behin, frogatu du euskal mitologiaren mundu harrigarria bizirik dagoela.

Azken eszenetan, jentilek eta herriko kristauek, hasierako tirabiren ondoren, adiskidetasun eta elkar ulermen mezuarekin amaitu zuten emanaldia. Publikoak txalo beroz erantzun zuen, eta giro hunkigarrian amaitu zen edizio berria.

Antolatzaileek parte-hartzaile guztiei ere eskerrak eman nahi izan zizkieten egindako lan bikainagatik eta ilusioagatik, eta nabarmendu zuten Ataunek euskal mitologiaren sua bizirik mantentzen jarraitzen duela urtez urte, Jentilen Etorrera bezalako ekimen kultural eta herrikoiari esker.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mitologiaren magia berpiztu zuten Ataunen

Mitologiaren magia berpiztu zuten Ataunen