Borrar
Bisitari eta bizilagunek 'Jentilen mundua, erronka mitologikoa' jokoaz goza dezaketa herrian. UDALA
Mitologia oinarri duen jolas berria prest dute Ataungo Barandiaran museoan

Ataun

Mitologia oinarri duen jolas berria prest dute Ataungo Barandiaran museoan

Mitologia herrikoia ardatz duen jolas berria eskuragarri dago museoan bertan eta San Gregorioko inguruan bisitarientzat

Sábado, 26 de abril 2025, 19:56

Barandiaran museoak, Udalarekin elkarlanean, mitologiaren inguruko jolas berritzailea prestatu du: 'Jentilen mundua, erronka mitologikoa'. Museora hurbiltzen diren talde, familia eta norbanakoek aukera izango dute jolas hau egiteko eta bertako mitologia aberatsa modu ludiko eta parte-hartzailean ezagutzeko.

Jolasa museoko espazioetan garatuko da, baina museoa itxita dagoenean ere ez da aukera galduko: San Gregorio auzoan kokatutako panelen bidez jolasaren zatirik handiena gauzatu ahal izango da. Horrela, herriko kaleak eta ingurua ere jokoaren parte bilakatuko dira, eta bisitariek Ataungo mitologiaren arrastoak modu dinamiko batean jarraitu ahal izango dituzte.

Jolasaren helburua Jentilen mundua ezagutzea da, eta horretarako erronka eta pistaz betetako ibilbidea prestatu dute antolatzaileek. Proposamen honek ondarea, kultura eta entretenimendua uztartzen ditu, eta Ataunera gerturatzen direnek herria beste begirada batez bizitzeko aukera ematen die.

Informazio gehiago eta jolasari buruzko xehetasunak Barandiaran museoan bertan edo udalaren komunikazio kanaletan kontsulta daitezke.

Sortzaileek bizilagunak eta bisitariak bertaratzera animatu dituzte, herria eta bertako kultura lehen pertsonan ezagutzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mitologia oinarri duen jolas berria prest dute Ataungo Barandiaran museoan