Zegama
Minigarbigune finkoa erabilgarri Elizalde kalean
Secciones
Servicios
Destacamos
Zegama
Minigarbigune finkoa erabilgarri Elizalde kaleanHerritarrek badute jada aukera tamaina txikiko hondakin jakin batzuk modu erosoan eta arduratsuan uzteko. Izan ere, minigarbigune finko berri bat jarri da Elizalde kaleko 2. zenbakian, Arrano-aitz etxearen parean. Ekipamendu honek aukera ematen du gaur egun bilketa bereizirik ez duten hondakin txiki horiek herritarrek etxetik gertu entregatzeko.
Minigarbigune hau kolore gorri deigarriarekin nabarmentzen da eta posizio finkoan kokatua dago. Zortzi sarrera-aho eta barneko zortzi edukiontzi independente izango ditu, hondakin mota bakoitzarentzako bereizita. Hain zuzen ere, honako hondakin hauek utzi daitezke: aparatu elektriko eta elektroniko txikiak (txigorgailuak, esku-irabiagailuak, ile-lehorgailuak, irratiak, etab.), informatika eta telekomunikazio ekipamendu txikiak (kargagailuak, saguak, teklatuak, joko-kontsolak, tabletak...), metalezko hondakin ez-ontziak (eltzeak, kazolak, zartaginak, iragazgailuak...), plastikozko hondakin ez-ontziak (esekitokiak, sukaldeko kuboak, loreontziak...), tinta eta toner kartutxoak, erradiografiak, bonbillak eta fluoreszente luzeak.
Gogorarazi behar da mota horretako hondakin asko Beasaingo, Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetan ere utzi daitezkeela. Edonola ere, dagokion sarreratik sartzen ez diren hondakinak ez dira lurrean utzi behar, garbiguneetara eramatea da aukera zuzena.
Zegamako minigarbigunea herritarrentzako zerbitzu baliagarria izango da, ingurumenaren zaintza sustatzeko eta hondakin berezien kudeaketa arduratsua bultzatzeko tresna eraginkorra bihurtuz. Udalak, erabilpen arduratsua eskatu die herritarrei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.