
Zaldibia
2,5 milioi euroko aurrekontuekin egingo du lan aurten Zaldibiako UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Zaldibia
2,5 milioi euroko aurrekontuekin egingo du lan aurten Zaldibiako UdalakUdalak 2025eko aurrekontuak behin-behinean onartutzat eman ditu. EH Bilduko ordezkariek aldeko botoa eman zuten, eta EAJ-PNVkoek abstentzioa aukeratu zuten. Lehen urrats hau emanda, Udal Gobernuak saio irekiak iragarri ditu herritarrekin batera aurrekontuak eta datorren urteko proiektu nagusiak partekatzeko, baita ekarpenak jasotzeko ere.
2025erako aurrekontua 2.516.017 eurokoa izango da. Diru-sarrera nagusiak hiru iturritatik datoz: Udal Foru Funtsa, 1.543.648 eurorekin; zerga ezberdinek, 366.000 eurorekin; eta zerbitzuengatiko prezio publikoek, 450.700 eurorekin.
Gastu nagusien artean, udal langileen soldatak eta bestelako lotutako gastuak daude, 950.918,09 euroko partida batekin. Honek 18 udal langileren, kargu publiko baten eta udako jardueretako begiraleen ordainsariak barne hartzen ditu. Bestalde, kanpo zerbitzuek, mantenu lanek, hornidurak eta konponketek 851.325 euroko aurrekontua izango dute.
Ekarpen eta laguntzetarako, 390.700 euro bideratuko dira, mankomunitate, eragile eta hedabideentzako diru-laguntzak barne. Azkenik, 303.073 euro inbertsioetara eta maileguetara bideratuko dira, besteak beste, plazaren eta parkearen berrikuntza, mugikortasun proiektuak, Luberri aretoaren makineria berritzea, udal eraikinen hobekuntza, lursail eta baserritar makineriaren erosketak, eta jasangarritasun energetikoa.
Udalak urtero antolatzen du Udal Herri Batzarra aurrekontuak eta proiektu nagusiak herritarrei azaltzeko. Aurten, formatua berrituz, hiru saio labur antolatuko dira, udal kudeaketaren hiru ardatz nagusien inguruan.
Lehen saioa abenduaren 19an izan zen eta 'Herri Bizigarria' izeneko ardatza landu zen. Bertan, herri antolamendua, mugikortasuna, energia, elikadura, lana, zerbitzuak, ingurumena eta etxebizitza izan ziren aztergai.
Bigarren saioa, ostegun honetan, hilaren 16an, burutuko da. Gai nagusia 'Zaintza eta Komunitatea' izango da, eta berdintasunaren, aniztasunaren, ongizatearen eta herritarren parte-hartzearen inguruko gaiak landuko dira. Saioa 18:00etan egingo da, udaletxeko areto nagusian.
Azken saioa datorren astean izango da, urtarrilaren 23an, ostegunez. Azken saioak 'Herrigintzaren Kultura' izango du ardatz nagusi, eta euskararen sustapena, kultura, kirola, gazteria, hez-kuntza, auzolana eta memoria landuko dira. Hau ere 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.
Aurrekontuak Udalaren jardun politiko eta administratiboaren oinarri izanik, herritarren beharrei erantzuteko diseinatu dira. Udal Gobernuak azpimarratu duenez, 'herritarrekin partekatutako gobernantza eta elkarlana' dira udal jardunaren oinarri nagusiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.