Mikel Urdangarin eta Nika Bitchlashvill biolin jotzailearen kontzertua izango da gaur

I. A. AMASA-VILLABONA.

Gaur arratsaldeko 20:00etan Amasako San Martín de Tours, Udalaren Kultur Sailak antolatutako lehen mailako ikuskizun musikalaren eszenatoki bihurtuko da beste behin. Oraingo honetan, Mikel Urdangarin musikari zornotzarra izango da gonbidatua, Nika Bitchiashvili biolin-jotzailearekin batera. Jada 11 disko kaleratu ditu, gaur egungo musika euskaldunaren ordezkari nagusienetako bat delarik. 'Badira hiru aste' edo 'Anek idatzi dit zutaz' bezalako abesti arrakastatsuen autoreak gizakiaren barnealdea ikuspuntu xamurrarekin begiratuz, bakardade eta ahultasunak aztertzen dituen 'Margolaria' bere azken diskoa aurkeztuko digu kontzertuan. Kontzertu berezi honetarako sarrera doakoa izango da.