San Miel Jaietarako boluntarioak behar dira

NÚÑEZ IRURA.

Sanmieletarako astebete baina gutxiago geratzen da jada eta jai batzordeak prest du egitaraua. Hala ere, ekintzetako batzuk aurrera eraman ahal izateko boluntarioak behar dira. Irailaren 22an goizean Molto Grand Prix lasterketa antolatuko da haurrentzat eta antolakuntzan lagundu nahi dutenek kultura bulegoan izena eman dezakete.

Egun berean haurren bazkaria izango da eta laguntzaileak behar dira bazkaria prestatzeko, goizeko 11:00etatik aurrera, eta zerbitzatzeko arratsaldeko 13:30etik aurrera. Lan hauetan parte hartu nahi dutenek bihar, astelehena duten izena emateko azken eguna.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos