Meza, hamaiketakoa eta bazkaria, gaur jubilatuek

Ezkerrean, jubilatuen merienda ibilaldiaren ondoren eta eskubian, Aitor Esteban diputatuaren hitzaldia. /  ARGAZKIAK NUÑEZ
Ezkerrean, jubilatuen merienda ibilaldiaren ondoren eta eskubian, Aitor Esteban diputatuaren hitzaldia. / ARGAZKIAK NUÑEZ

Aitor Estebanek hitzaldi jendetsua eskaini zuen pleno aretoan

NÚÑEZLEGORRETA.

Udaletxeko pleno aretoa jendez bete zen Aitor Esteban EAJko diputatuak eskaini zuen hitzaldia entzuteko. Estebanek 'Estatuko egoera politikoa abertzale baten ikuspuntutik' hitzaldia eskaini zuen, Espainiako Gobernuan egiten ari diren lana azalduz.

Amaieran, bertaratuen hainbat galderei erantzun zien, beste hainbeste gaien inguruan, hala nola, pentsioen igoera, Gobernua osatzeko egiten ari diren negoziazioa, krisi berri bat egoteko aurreikuspena edota Nafarroan egin den akordioa zabaltzeko aukera.

Bestalde, Aldaieta jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu zuen bazkideentzat herrian zehar. Amaieran, parte hartzaileentzako merienda eskaini zuten.

Gaur igandean jubilatuentzako meza eskainiko da San Salvador elizan, eguerdiko hamabietan. Ondoren, hamaiketakoa egingo da. Jarraian, bazkariaren aurretik elkarteko mahai-jokoetako sari-banaketa egingo da. Aurten Santos Esnaola eta Bebida Goia izango dira omenduak. Bazkaria pilotalekuan izango da, 14:00etan.