Mendiko larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldia Lizarrustin

Hilaren 19an egingo da eta 3 eta 4 ordu bitarteko iraupena izango du ibilbide gidatuak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ATAUN.

Aurten HAZI-rekin lankidetzan, Gipuzkoako Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskainiko du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, mendi larreak balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Ibilaldi gidatu hauek doakoak izango dira, eta Aitor Salaberria adituaren azalpenak entzun ahalko dira haietan.

Ibilaldiak 10:00etan hasiko dira eta 3-4 ordu bitarteko iraupena izango dute. Hamaiketakoa, ura eta oinetako egokiak eramatea beharrezkoa da. Maiatzaren 19an egingo da Lizarrusti parketxean, Aralarreko larreak ezagutzeko. 943 180 335 zenbakira deitu beharko da edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezu bat bidali izena emateko, beharrezkoa izango baita ibilaldi gidatu hauetan parte hartzeko.

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzu zen proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko. Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta, asko ez dira kontserbatzio egoera onean aurkitzen.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, beraz, habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatu nahi dira.