Mendi irteera Gorbeiako Parke Naturalera

A.A.LAZKAO.

Mendi irteera antolatu du Amalur Mendi Elkarteak iganderako, opor aurreko azkena. Araba aldeko Gorbeiako Parke Naturala ezagutzera joango dira. Sarria (611 m) herritik ateraz Arlobi (877m) izeneko menhirrera joan-etorria egingo dute, «ibilaldi erraza eta polita» antolatzaileen esanetan. 7.30etan irtengo da autobusa Itzala taberna paretik eta 14.00 aldera itzuliko da. Aurrez izena eman behar da, amalur.me@gmail.com helbidera edo 639864354 telefonora idatziz, gaur eguerdira arte.