Mendi Duatloia larunbatean izango da

EDURNE ALBIZUZEGAMA.

Larunbatean, irailaren 28an, mendi duatloia burutuko da Zegaman. Irteera arratsaldeko 15:30ean izango da Zegamako plazatik eta gutxigorabehera 3-4 orduko iraupena izango du.

Aurten ibilbide berria izango du mendi duatloiak. Zegamako plazatik abiatu eta San Adriango aterpetxera joango dira, bertan izango dute lehenengo boxea deritzona bizikleta utzi eta lasterketa hasteko Aizkorrirantz.

Bigarren gunea Aizkorrin izango dute partehartzaileek bertan anoa gune bat izango dute( ura). Ondoren, San Adriandik bueltan berriro herriratuko dira partehartzaileak.

EH Bildu batzarra

Bihar, irailaren 27an, iluntzeko 19:00etan EH Bilduren herri batzarra ospatuko dute Jabier Otaegi kultura-etxean.