Mendi Asanbladak abenduaren 2an egingo du urteko azken irteera

GOIKOETXEA ALEGIA.

Alegiako Mendi Asanbladak Aldaba - Santa Maña irteera antolatu du abenduaren 2rako, eta txango horrekin emango dio amaiera urteari. Alegiatik Aldabara autoz joan ondoren, oinez egingo dute Aldabatik Santa Mañarako bidea, eta hamaiketakoa zain izango dute bertan. Arratsaldeko 13:30ean aterako da bueltako autobusa.

Izena eman nahi dutenek azaroaren 19ra bitartean izango dute horretarako aukera kultur etxean, whatsapp bidez (658733927) edo alegiakomendiasanblada@gmail.com helbide elektronikoan. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute hamaiketakoaren eta autobusaren truke, eta umeek 5 euro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos