Memoria tailerreko emakumeek eman zioten hasiera San Lorenzo jaiei

Herritar ugarik parte hartu zuten jaien hasieran, dantzan. /
Herritar ugarik parte hartu zuten jaien hasieran, dantzan.

YARZAIKAZTEGIETA.

Memoria tailerreko emakumeek eman zioten hasiera San Lorenzo jaiei. Kontxi, Martina, Ines, Maitere, Rosario, Mari Cruz, Xeberi, Ramonita eta Arantxak jaietan ederki pasatzea opa zieten herritar guztiei udaletxeko balkoitik, txupinazoa bota aurretik. Segidan, herritarrek dantza saioa eskaini zuten.

Jaien lehenengo egunean haurrak izan ziren protagonista, gogoz jaso zituzten txupinazoaren ondoren botatako goxokiak, buruhandiekin korri egin eta gustura parte hartu zuten jarraian antolatu zen zinta-lasterketan. Guztiek izan zuten jasotako zinta bakoitzeko saria eta ondoren elkarrekin bazkaldu zuten plazan. Bazkalondoren, arratsalde guztian ederki pasa zuten puzgarrietan jolasean.

Gaur Kuadrillen Eguna

Goizeko 11:30ean Frontoi Txikiko pelota-txapelketako finalak jokatuko dira. Ondoren, 12:30ean kuadrillen arteko bazkariaren prestaketak hasiko dira. Bazkaria 14:30ean izango da eta bazkalondoren, mus-txapelketa antolatuko da.

Arratsaldeko 17:30an triki-poteoa hasiko da eta 19:30ean, Tocan2 la polla taldearen emanaldia. Ondoren, kuadrillen arteko afaria egingo da.

Egunari amaiera emateko Fan&Go taldearekin erromeria izango da, 23:30etik aurrera.