Borrar
Muniskuegaña multzo megalitikoko irudia. BARANDIARAN MUSEOA
Megalitoen inguruko erakusketa berria ikusgai Barandiaran Museoan

Ataun

Megalitoen inguruko erakusketa berria ikusgai Barandiaran Museoan

Historiaurreko Euskal Herriko megalitoen garrantzia eta paisaiaren eraldaketa aztertzen dituen erakusketa zabaldu dute museoan

Sábado, 25 de enero 2025

Barandiaran Museoa 'Megalitoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak' izeneko erakusketa hartzen ari da, historiaurreko monumentu arkitektonikoen inguruan ikuspegi sakona eskaintzeko. Erakusketa iazko urtarrilaren 14an inauguratu zen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologia Museoak ekoitzi eta koordinatu du. Hiru aditu entzutetsuk komisariatu dute: Juan Carlos López Quintanak (Agiri Arkeologia Elkarteko ikertzailea), Jose Antonio Mujikak (UPV/ EHUko historiaurreko irakaslea eta Barandiaran Katedraren zuzendaria) eta Javier Fernández Erasok (UPV/EHUko katedraduna).

Erakusketak V. milurtekoaren azken herena eta K.a. I. milurtekoaren amaieraren arteko aldi historikoa jorratzen du, non lehenengo megalitoak eraiki ziren Euskal Herriko mendietan. Bertan, emakume eta gizon taldeek paisaia moldatzen hasi ziren nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren bidez. Monumentu megalitikoak –trikuharriak, menhirrak, harrespilak eta tumuluak– garai hartan natura eraldatzeko eta eremuak antolatzeko tresna bihurtu ziren, eta, aldi berean, eremu sakratu eta erritualen gune izaten jarraitu zuten.

Bisitariek monumentu hauen ezaugarri arkitektonikoak eta neurriak ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, zein funtzio izan zuten agitzen da, hilobi eta errituetarako leku izateaz gain, lurraldearen antolaketarako erreferentzia-puntuak bait ziren.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan mota honetako 1.000 monumentu baino gehiago daude, eta erakusketak horien garrantzia azpimarratzen du. Bisitariek garai horretan izandako klima-aldaketen eta paisaiaren eraldaketen testuingurua ulertzeko aukera izango dute. Monumentu megalitikoak aire zabaleko bizilekuen, laborantza-eremuen eta abeltzaintza-guneen osagarri ziren, eta orduko bizitza eredua ulertzeko giltzarri dira.

Erakusketan XIX. eta XX. mendeko ikertzaile aitzindarien lanari ere erreparatzen zaio, hauen lanak gaur egungo arkeologiari bidea ireki bait diote.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Megalitoen inguruko erakusketa berria ikusgai Barandiaran Museoan