Tolosa Goierri
Martxan da Maiatza Saltsan bihartik aurrera ospatuko dituzten hainbat ekitaldirekinSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Martxan da Maiatza Saltsan bihartik aurrera ospatuko dituzten hainbat ekitaldirekinAmaia Núñez
ZIZURKIL.
Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:25
Maiatzarekin batera iritsi da 'Maiatza Saltsan' ekimena Zizurkilera. Aurten Gaia Hernandorena Kultur Elkarteak egin duen Ugare auzoaren inguruko bilakaera bada ere, datorren astean ezagutzera emango dutena, astebukaera honetan egongo da zer ikusi. Bihar ostiralarekin, 'Aztia' antzerki musikatua aurkeztuko da Atxulondo kultur etxean 19:30ean.
Metrokuadroka antzerki taldeak eta Don Inorrez musika taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna da, emanaldi horretarako espresuki sortutako musikarekin eta urtarrilean argitaratu zuten diskoari jarraipena ematen diona. Sarrerak salgai daude udal-bulegoetan 3 euroan. Era berean, ostiralean Zizurkilekin senidetuta dagoen Lladó herri katalaneko ordezkari talde bat asteburua pasatzera etorriko da. Bihar harrera herrikoia egingo zaie Joxe Arregi plazan eta larunbatean harrera instituzionala jasoko dute. Ondoren, Ezkeltzura irteera egingo dute eta herri bazkaria izango da Zimiterioan.
Bestalde, larunbatean baita ere, Euskadiko Halterofilia Txapelketa Nagusia jokatuko da Intxaur frontoian Danok Danena taldeak antolatuta. Goizeko 10:00etatik 13:30era bitartean egingo da goizeko Saioa eta 15:00etatik 20:00etara arratsaldekoa.
Aldi berean, herriguneko Pedro Mari Otaño plazan biatloia antolatuko du 11:30ean ZEK elkarteak haurrentzat. 2 urtetik 12 urtera bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduta egongo da. Egunean bertan egongo da izena emateko aukera 11:00etatik aurrera. Parte hartzaileek beraien bizikleta eta kaskoa eraman beharko dituzte. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da parte hartzaile guztientzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.