Martxan da Joxean Tolosa pilota txapelketa

YARZAAMEZKETA.

Aurten hogeita hamar urte bete dira Joxean Tolosak buruz-buruko txapela lortu zuela eta, ohitura den bezala, bere omenezko pilota txapelketa antolatu da herrian. Kadete, gazte eta nagusiek jokatuko dute txapelketa, horien artean Euskadiko txapelketako lehenengo manomanistak eta herrialde bakoitzeko txapeldunak izango dira.

Gainera, XXX. urteurrena denez, herriko benjamin, alebin, infantil eta emakumeekin ere txapelketa berezi bat antolatuko da.

Gaur larunbata, iluntzeko 21:30ean jokatuko da aste-bukaera honetako bigarren jardunaldia. Lehenengo, kadete mailan, Ilunpeko Egigurenek eta Tolosako Amundarainek jokatuko dute elkarren aurka. Jarraian, gazteen mailan, Zornotzako Arrien, Tolosako Goikoetxearen aurka arituko da eta, azkenik, nagusien mailan, Billabonako Maizek Zazpi-Iturriko Zubiriaren aurka jokatuko du.