San Martin jaiak ospatuko dituzte bihartik hasita eta igandera arte Alkizan

NÚÑEZ ALKIZA.

Bihar, ostiraletik, igandera arte San Martin jaiak ospatuko dituzte Alkizako herritarrek. Bihar hasiko dira, 17:00etan, 'Magia Parrastan' haurrentzako eta familientzako ikuskizunarekin, Imanol Ituñoren eskutik. Ondoren, 18:30ean, haurren- tzako pintxo-lehiaketa antolatuko da Ostatu jatetxean, eta 19:30ean, patata-tortilla lehiaketa egingo da. Gaueko 22:30ean Mus Txapelketa antolatuko da Ostatuan bertan.

Hurrengo egunean, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan lau t'erdiko pelota txapelketako finala jokatuko da eta 21:00etan bertso-afaria egingo da Ostatuan Amaia Agirren, Haritz Mujika eta Aimar Karrika bertsolariekin.

Igandean, berriz, goizeko 10:00etan San Martinen omenezko meza ospatuko da elizan, eta ondoren hamaiketakoa egingo da Ostatuan. Arratsaldean, 17:30ean, eskoba-txapelketa antolatuko da.