San Martin eguna Amezketan

Taldeetan banatuta, begiraleek puntuak banatu zituzten. /  YARZA
Taldeetan banatuta, begiraleek puntuak banatu zituzten. / YARZA

YARZA AMEZKETA.

Gaur goizean San Martin eguna ospatuko dute Amezketan. 11:30ean San Martin ermitan meza ospatuko da eta ondoren bertsolariak eta trikitilariak jarriko dute giroa. Jarraian, 14:00etan, jubilatuentzako bazkaria eskainiko da Beartzana jatetxean bertsolari eta trikitilariekin.

Kultur astearen baitan atzo arratsaldean haurrek ederki pasa zuten beraientzako antolatutako jolasekin. Gaztelekuko gazteek hainbat jolas antolatu zituzten haur eta gaztetxoentzat, zapi-jolasa, bonban, eta ginkana, besteak beste. Amaieran, guztientzako txokole beroa banatu zen.

Bihar Mattin Zeberiok '8 Yukon' dokumentala aurkeztuko du. Ikusentzunekoa proiektatuko da lehenik eta ondoren solasaldia izango da. Zortzi abenturazalek Alaska eta Kanada arteko Yukon-eko urre bilatzaileen ibilbidea osatu zuten oinez eta kanoaz. Zeberio zen horietako bat, 17 urterekin taldeko gazteena, eta bertan bizitakoa azaltzen du dokumentalak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos