Mari eta Basajaun, bizilagun berriak

Basajaun eta Marik herriari bira eman zioten lehen aldiz. /  ALARCIA
Basajaun eta Marik herriari bira eman zioten lehen aldiz. / ALARCIA

AINARA ALARCIA LAZKAO.

Lazkaoko Udalak bi erraldoi berri egin ditu herriko zortzi buruhandien familia osatzeko eta horiek aurkezteko ekitaldia egin zuen atzo goizean, Korrika igaro ondoren egin zen festatxoa amaitutakoan.

Mari eta Basajaun lazkaotarrei aurkezteko egindako festan buruhandiak ere etziren faltatu, haurren gozamenerako. Huartetik etorritako erraldoien eta dultzaineroen laguntzaz, herriari bira eman zioten denek elkarrekin, eguraldia lagun, Lazkaoko bizilagun berriak San prudentzio festak iritsi bitartean atseden hartzera erretiratu aurretik.