
Tolosa-Goierri
Mankomunitateak Aralarren libre dauden txabolak lizitatuko dituSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa-Goierri
Mankomunitateak Aralarren libre dauden txabolak lizitatuko dituAste gutxi geratzen dira aurtengo larrealdiari hasiera emateko, eta Enirio-Aralarko Mankomunitateak larre sailetan libre geratu diren txabolak eslei-tzeko prozesua jarri du martxan. Txabola bakoitza 10 urterako esleituko da, jabari publikoko ondasun baten erabilpen pribatibo izaerarekin.
Aurtengo larrealdirako bederatzi txabola geratu dira erabilpenik gabe, eta horiek atera dira enkantera: Ariñate 1, Arritzaga, Doniturrieta Azpikoa 1, Doniturrieta Garakoa 2, Kutixao-Pagabe, Pardeluts, Zotaleta 2, Elutxeta Goikoa eta Intzentsao 1. Bakoitzean 500 buruko artaldea sartzen da gehienez, Pardeluts eta Elutxeta Goikoan ezik. Bi hauetan 600era igotzen da artaldearen kopurua.
Kasu guztietan, 300 euroko bermea aurkeztu beharko dute kudeatzaile berriek eta, horrez gain, erabileragatiko urteko kanona 172,40 eurokoa da Kutixao-Pagabe, Pardeluts eta Zotaleta 2 txaboletarako, eta gainontzeko sei txaboletarako 205,77 eurokoa.
Prozesuari presazko izaera aitortu dio Mankomunitateak eta, hortaz, esleipenerako ohiko epeak erdira murriztu dira. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 24ean, datorren ostegunean, amaituko da. Pleguak Ordiziako Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, baita Enirio-Aralarko Mankomunitatearen webgunean.
Txabolak eskatzeko proposamenak Ordiziako Udaleko idazkaritzan aurkeztu beharko dira, edota Mankomunitatea osatzen duten edozein udaletxetan, bulego ordutegian, 09:00etatik 13:00etara, eta epea amaitu eta hurrengo lanegunean irekiko dira. Korreoz ere aurkeztu ahal izango dira. Kasu honetan, posta-bulegoan jarritako data hartuko da baliokotzat.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.